Hurrengo astean materiala bilduko du Hiritarron Harrera Sareak

Onintza Lete Arrieta 2022ko aza. 18a, 14:21
Orioko material bilketa bateko irudia. (Karkara)

Bilketa hilaren 23tik 26ra egingo dute, hots, asteazkenetik larunbatera, eta nahi duenak diruz ere lagundu ahalko du. Sarean boluntario aritu nahi dutenentzat harremanetan jartzeko telefono zenbakia ere zabaldu dute.

Neguaren atarian, martxan da berriz ere Hiritarron Harrera Sarea, herritarrengandik materiala eta dirua jaso, eta beharra dutenei bidaltzeko. Horretarako, datorren asterako bilketa egunak zehaztu ditu, eta zer material jaso nahi duten ere jakinarazi du.

Bilketa azaroaren 23tik 26ra izango da, asteazkenetik larunbatera. Astegunetan, arratsaldez jarri dute hitzordua, 17:00etatik 19:00etara. Larunbatean, berriz, goiz partean izango da, 11:00etatik 13:00etara. Sayalero kafetegiko tunelean jasoko dute material guztia.

Honako produktuak eskatu dituzte: motxilak, gizonezkoentzako arropa, barruko arropa, kirola egiteko botak (38-44 neurrikoak), toallak, lo zakuak eta mantak, gasezko suak edo elektrikoak, kanpin dendak, esterillak, linternak, sakelako telefonoak, bizikletak eta kirola egiteko arropa.

Materiala eman ordez, edo emateaz gain, diruz ere lagundu daiteke. Horretarako, honako kontu korronteak egin behar da diru ekarpena: ES44 2095 5013 7091 1957 7666.

Azkenik, Hiritarron Harrera Sarean boluntario lanak egin nahi dituenarentzat harremanetarako telefono zenbakia jakinarazi dute: 662 54 09 75.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!