Saiesek bigarren egin du Ergometroko Espainiako Txapelketan, eta Garmendiak, hirugarren

Aitziber Arzallus 2022ko aza. 19a, 14:30

Gaur eta bihar Ergometroko Espainiako Txapelketa jokatzen ari dira Asturiasko (Espainia) Castropol herrian. Orio Arraunketa Elkarteko bi kirolarik parte hartu dute, eta biek domina bana erdietsi dute.

Gaur eta bihar Ergometroko Espainiako Txapelketa jokatzen Asturiasko (Espainia) Castropol herrian, eta Orio Arraunketa Elkarteko bi kirolarik parte hartu dute. Joseba Saiesek beteranoen mailan lehiatu du parte, eta Imanol Garmendiak, seniorren mailan, pisu arinean. Eta biek ala biek, emaitza oso onak eskuratu dituzte. Saiesek beste 20 kirolari izango ditu aurrez aurre, eta bigarren eginda, zilarrezko domina irabazi du. Garmendiak, berriz, beste seiren kontra lehiatu du, eta sailkapeneko hirugarren postuan bukatuta, brontzezko domina lortu du.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!