Kanpaiak, kanpandorrera bidean

Aitziber Arzallus 2022ko aza. 19a, 17:34

Urriaren 1ean jaitsi zituzten parrokiako kanpaiak Pedreñara (Kantabria, Espainia) berritzera eramateko, eta atzera, bueltan dira. Gaur arratsaldean kanpandorreraino igo dituzte, baina oraindik ez dituzte beren lekuetan jarri. Datozen egunetan egingo dute hori, eta aurki izango dira prest.

Urriaren 1ean, Orioko kanpandorreko sei kanpaietatik lau kendu zituzten, Pedreñara (Kantabria, Espainia) berritzera eramateko. Handiena, ordua jotzen duena, bertan utzi zuten; eta beste txiki batekin zer egin pentsatzen ari dira, hautsita dagoelako. Berritzera eraman zituzten laurei, uztarriak eta mekanismoak berritu dizkiete; hain zuzen ere, burdinazko uztarriak eta gainontzeko gailuak kendu, eta herdoilezinezoengatik ordezkatu dituzte, lehengoak hondatuta zeudelako.

Gaur, kanpandorreraino igo dituzte, baina oraindik ez dute bakoitza bere lekuan jarri. Astean zehar etorriko dira horretara zaharberritze lanak egiteaz arduratu diren profesionalak. Haiek jarriko dituzte kanpaiak dagokien lekuan, eta bidez batez, kanpaiak modu digitalean programatzeko sistema ere ezarriko dute.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!