Azaroaren 25a

700 ikaslek indarkeria matxistarik gabeko herria aldarrikatu dute

Aitziber Arzallus 2022ko aza. 25a, 12:14

Indarkeria Matxistaren Kontrako Eguna dela eta, Zaragueta Herri Eskolako eta Orioko Herri Ikastolako ikasleek eta irakasleek, Orioko Emakumeon Ahalduntzeko Eskolako kideek, udal ordezkariek eta hainbat herritarrek elkarretaratzea egin dute Orioko Herriko Plazan. 

Azaroaren 25a da gaur, Indarkeria Matxistaren Kontrako Eguna, eta horren harira, elkarretaratze jendetsua egin dute Orion. Ikastolako eta Zaraguetako 700 ikasle, bi eskoletako irakasleak, Ahalduntze Eskolako kideak,  udal ordezkariak eta hainbat herritar bildu dira Herriko Plazan, indarkeria matxistarik gabeko herri batean bizi nahi dutela aldarrikatzeko.

Ekitaldian, Anuska Esnal alkateak, Eider Goiburu Ahalduntze Eskolako kideak eta bi eskoletako hainbat ikaslek hartu dute hitza. Indarkeria matxistari aurre egiteko konpromisoa berretsi dute guztiek, Orio more eta feminista baten aldeko aldarria lau haizetara zabaltzearekin batera. Kantuan bukatu dute ekitaldia. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!