Materiala biltzen ari dira Sayaleroko tunelean

Aitziber Arzallus 2022ko aza. 25a, 17:31

Gaur 19:00ak arte eta bihar goizean 11:00etatik 13:00etara ere egongo da materiala uzteko aukera. Materiala eman ordez, edo emateaz gain, diruz ere lagundu daiteke. Horretarako, honako kontu korronteak egin behar da diru ekarpena: ES44 2095 5013 7091 1957 7666.

Neguaren atarian, martxan da berriz ere Hiritarron Harrera Sarea, herritarrengandik materiala eta dirua jaso, eta beharra dutenei bidaltzeko. Asteazkenean ekin zioten bilketari, eta bihar izango da azken eguna. Gaur 17:00etatik 19:00etara eta bihar 11:00etatik 13:00etara, Sayalero kafetegiko tunelean jasoko dute material guztia.

Honako produktuak eskatu dituzte: motxilak, gizonezkoentzako arropa, barruko arropa, kirola egiteko botak (38-44 neurrikoak), toallak, lo zakuak eta mantak, gasezko suak edo elektrikoak, kanpin dendak, esterillak, linternak, sakelako telefonoak, bizikletak eta kirola egiteko arropa.

Materiala eman ordez, edo emateaz gain, diruz ere lagundu daiteke. Horretarako, honako kontu korronteak egin behar da diru ekarpena: ES44 2095 5013 7091 1957 7666.

Azkenik, Hiritarron Harrera Sarean boluntario lanak egin nahi dituenarentzat harremanetarako telefono zenbakia jakinarazi dute: 662 54 09 75.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!