Hotzari aurre eginez, EITBren Maratoirako busti dira gaur Orio Arraunketa Elkartekoak

Onintza Lete Arrieta 2022ko aza. 26a, 14:43

Abenduaren 15ean izango da euskal telebista publikoak urtero egiten duen ekitaldia, eta ordurako herritarren eta eragileen bideoak jasotzen ari da. Erronka, Gatiburen Euritan dantzan abestia kantatu eta dantzatu bitartean bustitzea, esklerosi anizkoitzaren ikerketa bultzatzeko izango baita aurten bildutako dirua.

Orio Arraunketa Elkarteko dozenatik gora arraunlari gaztetxo nahiz heldu elkartu da gaur goizean Arraunetxe kanpoan, ekintza solidario batean parte hartzeko: EITB Maratoian. Abenduaren 15ean egingo dute Maratoia, eta ordurako herritarren eta eragileen bideoak jasotzen ari da euskal telebista publikoa. Erronka, Gatiburen Euritan dantzan abestia kantatu eta dantzatu bitartean bustitzea, esklerosi anizkoitzaren ikerketa bultzatzeko izango baita aurten bildutako dirua. 

11:30ean zuten jarrita hitzordua arraunlariek, eta minutu batzuk atzeratu badira ere, behin grabaketa hasita, fin-fin egin dute egin beharrekoa: trainerua garbitzen hasi lasai-lasai, eta abisua jasotakoan, elkar bustitzen hasi, dantzan eta kantuan.

Hotzari aurre egin eta blai-blai amaitu dute guztiek.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!