Ostiralera arte zabalik dago sanikolasetako babarrun-janean izena emateko epea

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko aza. 29a, 11:25
2019ko San Nikolas jaietako babarrun jana festetako karpan egin zuten.

Haur, gazte eta helduentzat egun osoko festa antolatu dute. Bazkarira joan nahi dutenek, kultur etxean eman beharko dute izena ostirala baino lehen, 20 euro ordainduta. Beganoen menua 15 euro kostako da, eta 12 urtetik beherakoek, berriz, bost euro ordaindu beharko dute.  

Astebete eskas falta da San Nikolas jaietarako, eta ostiralera arte salgai egongo dira San Nikolas eguneko babarrun-janerako txartelak, kultur etxean.  Haur, gazte eta helduentzat egun osoko festa antolatu dute; eguerdian, elektro txarangarekin poteatzea da asmoa, eta ondoren, frontoian elkartuko dira parte-hartzaileak garaiko babarrunak sakramentu eta guzti bazkaltzeko. Honakoa da menua: babarrunak aza, txerri saiheski eta txorizoarekin, gazta irasagarrarekin, kafea eta kopa. Edateko, berriz, ura, sagardoa eta ardoa. Aukera beganoa ere egongo da: babarrunak azarekin eta mazedonia.

Bazkalostean, Andoni Ollokiegiren musikaz gozatzeko aukera izango da frontoian, eta aldi berean, umeentzat tailerrak ere egongo dira. Behin frontoiko saioa bukatutakoan, berriz ere elektrotxarangarekin plaza aldera abiatuko dira.

Bazkarira joan nahi dutenek, kultur etxean eman beharko dute izena ostirala baino lehen, 20 euro ordainduta. Beganoen menua 15 euro kostako da, eta 12 urtetik beherakoek, berriz, bost euro ordaindu beharko dute. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!