Bideoa: Anjel Lertxundiri aitortza jaioterrian

Mireia Galarza 2022ko aza. 29a, 16:02

Saioaren lehen zatian, Aritz Mutiozabal eta Ibon Gaztañazpi kazetariek Lertxundi elkarrizketatu zuten jendaurrean, eta ondoren omenaldia egin zio Karkara kultur elkarteak, udalaren babesarekin.

Pasa den ostegunean, omenaldi hunkigarria jaso zuen Anjel Lertxundi idazleak jaioterrian. Aritz Mutiozabal eta Ibon Gaztañazpi kazetariek Lertxundirekin izan zuten elkarrizketa-solasaldia izan zen saioaren muina,  eta umetako oroitzapenez, euskararen lehengo eta oraingo egoeraz, literaturan egindako lehen urratsez eta ondorengo ibilbideaz eta beste hainbat kontuz jardun zuen Lertxundik.

Elkarrizketa bukatutakoan, Anjel Lertxundiri aitortza egin zion Karkara kultur elkarteak, Orioko Udalaren babesarekin, eta beste hainbat herritar igo ziren oholtzara: Xabier Lizaso piano jotzailea, Xabier Sukia eta Jon Sarasua bertsolariak, Eli Manterola Karkara kultur elkarteko kidea, Anuska Esnal Orioko alkateak eta Anjel Lertxundiren bost bilobak, besteak beste. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!