Euskal Idazleen Elkarteak Anjel Lertxundiren haurtzaroaz egindako bideoa

Erredakzioa 2022ko aza. 30a, 16:44

John Anduezak, Euskal Idazleen Elkartearen Zipriztinak programaren barruan, Anjel Lertxundiren haurtzaroaz bideoa ekoitzi du eta Lertxundiri Orion egindako omenaldian estreinatu zen. Orain webgunean jarri dugu ikusgai.

Euskal Idazleen Elkarteak egindako ikus-entzunezko laburrean, Anjel Lertxundik txikitan goxatzen zuen txokolatea da kontakizunaren protagonista, eta harekin batera banatzen ziren ipuin liburu txiki-txikiak. Txokolate usainez ezagutu zituen Gulliver, Lilliput, Hamelingo txistularia, Katu botaduna eta Txokolatezko etxea. Zortzi urte zituela, Zarautza joan zen familia bizitzera, ipuinak eta txokolate usaina Orion utzita; baina Anjelek bideoan dio irakurzaletasuna soinean eraman duela geroztik joan den toki guztietara.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!