Ithakak Gaztea Maketa Lehiaketako finalean parte hartuko du bihar

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko aza. 30a, 15:45

Gasteizko Jimmy Jazz aretoan izango da finala, 21:00etan, eta Xander, Txopet, Ttiritt eta Ithaka finalistek euren kantua eskainiko dute, epaimahaiaren eta publikoaren aurrean.

2022ko Gaztea Maketa Lehiaketako finala izango da bihar, osteguna, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan, 21:00etan hasita. Zuzeneko emanaldia eskainiko dute lau talde finalistek, tartean Orioko eta Zarauzko 18 urteko lau gaztek osatzen duten Ithaka musika taldeak. Ithaka entzuleen GazteBizhitza Saria irabazita iritsi da finalera, Amestu Dezagun kantua bozkatuena izan baitzen Gazteako entzuleen artean. Xander, Txopet eta Ttiritt musika taldeak, berriz, epaimahaiak aukeratu ditu.

Musika taldeen zuzeneko saioa entzun ondoren erabakiko du epaimahaiak zein talde izango den Gaztea Maketa Lehiaketako irabazlea, eta Harrobia Sariaren irabazlea zein den ere jakinaraziko du.

Gaztea Maketa Lehiaketako finalerako sarrera doakoa izango da, eta Jimmy Jazz aretora bertaratu ezin dutenek Gazteako Youtube kanalean eta Eitb.eus-en jarraitu ahal izango dute saioa, zuzenean.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!