Zaragueta Eskolako eta Maria Maestra Haurreskolako langileak greba deialdiarekin bat

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko abe. 1a, 10:02
Zaragueta Eskolaren atarian pankarta jarri zuten. (Zaragueta Herri Eskola)

Greba deialdiarekin "hezkuntza publiko, propio eta euskalduna" aldarrikatu zuten atzo.

ELA, LAB eta Steilas sindikatuek deituta, greba egin zuten atzo Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hezkuntza sare publikoko langileek, haurreskoletatik hasi eta unibertsitatera artekoek. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila lantzen ari den lege aurreproiektuarekin ados ez daudela adierazi eta "hezkuntza publiko, propio eta euskalduna" aldarrikatu zuten. Hala, greba deialdiarekin bat egin zuten Zaragueta Eskolako langileen %80ak, eta Maria Maestra Haurreskolako langile gehienek; bi zentroetan gutxieneko zerbitzuak eskaini zituzten atzoko egunez

Eguerdian, manifestazioa egin zuten Bilbon, grebara deitu zuten hiru sindikatuek antolatuta. Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzatik abiatu zen mobilizazioa, Publikoa, euskalduna eta propioa. Hezkuntza lege aurreproiektu honi ez. Legea langileokin eraiki leloak zituen pankarta baten atzetik, eta bertan izan ziren Zaragueta Eskolako irakasleak ere.

Zaragueta Eskolako irakasleak Bilboko manifestazioan izan ziren. (Zaragueta Eskola)

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!