San Nikolas Jaiak

Zenbat dakizu sanikolasei buruz?

Erredakzioa 2022ko abe. 5a, 18:00
Sanikolas batzuetako irudia.

KARKARAk galdera-erantzunen lehiaketa jarri du martxan webgune honetako jarraitzaileek San Nikolas jaiei buruz zenbat dakiten erakuts dezaten. Parte hartzaileek hamar galdera erantzun beharko dituzte, eta guztien artean Errigorako saria zozkatuko da.

Zenbat dakite oriotarrek sanikolasei buruz? Horixe jakin ahalko dute KARKARA.EUS webguneko erabiltzaileek San Nikolas jaiei buruzko galdera-erantzunen jolasean parte hartuta.

Gaur bertan hasiko diren herriko festak aitzakia hartuta prestatu du jolasa KARKARAk, eta parte hartzaile guztien artean Errigorako saria zozkatuko du. Zozketan parte hartzeko, nahikoa izango da hamar galderari erantzutea.

JOLASTU HEMEN.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!