San Nikolas Jaiak

Hasi dira sanikolasak

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko abe. 5a, 20:33

Maria Kristina Atorrasagastik bota du San Nikolas jaiei hasiera emateko txupina, eta herriak egin dion omenaldiagatik eskerrak eman ondoren, "Aupa Orio!" esanez amaitu du bere hitzartzea, hunkituta.

Oriotarrak festa gosez direla nabari da, jendetza bildu baita gaur plazan, sanikolasei hasiera emateko ekitaldian. Aurtengoan, Maria Kristina Atorrasagasti omendu dute, 50 urtez Odol Emaileen Elkarteko Orioko ordezkaria izan dena, eta hunkituta jaso du herritarren aitortza. Ekitaldiaren hasieran, agurra dantzatu diote Harribil dantza taldeko kideek, eta ondoren herriko bandera igo du udaletxeko balkoitik. Anuska Alkateak eskaini dizkion esker on hitzen ondoren, mikrofonoa hartu eta hitz batzuk esatera ere animatu da Atorrasagasti, eta omenaldiagatik eskerrak eman eta herritarrak odola ematera animatu ondoren, "Aupa Orio" esanez, bukatu du bere hitzartzea, herritarren txalo zaparrada artean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!