San Nikolas Jaiak

Hamaiketako ederra egin dute erretiratu eta pentsiodunek

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko abe. 7a, 11:59

Zaharren Babeslekuan bildu dira herriko erretiratuak eta pentsiodunak, elkarrekin hamaiketakoa egiteko.

Ohitura da San Nikolas jaietan erretiratu eta pentsiodunen hamaiketakoa egitea, eta gaur bildu dira herriko adinekoak Zaharren Babeslekuan. Otordu ederra egin dute lagun artean, hotzari aurre egiteko salda beroa eta txorizo eta haragi egosia janda.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!