Baditu irabazleak 'Hitzez Ekin Euskaraldian' galdera-erantzunen jolasak

Aitziber Arzallus 2022ko abe. 8a, 09:00

Euskaraldiaren harira, galdera-erantzunen lehiaketa jarri zuen martxan KARKARAk, Euskaraldiko batzordearekin elkarlanean. Maialen Etxeberriak eskuratu du Euskaraldiaren saria, eta Elene Indok Karkararena.

Azaroaren 18tik abenduaren 2ra egin da aurtengo Euskaraldia, eta epe horretan, Hitzez Ekin Euskaraldian galdera-erantzunen jolasa jarri du martxan KARKARAk, Orioko Euskaraldiko batzordearekin elkarlanean, Euskaraldiari bultzada emateko. Hainbat izan dira jolas horretan parte hartu duten herritarrak, eta egitasmoak baditu dagoeneko irabazleak. Galdera guztiak zuzen erantzun dituzten herritarren artean, Euskaraldiko produktuen sorta eta urtebeteko Hitzakide harpidetza zozkatu dituzte –Euskaraldiaren saria– , eta parte hartzaile guztien artean, berriz, Errigoraren saski bat –Karkararen saria–.  Maialen Etxeberriak eskuratu du Euskaraldiaren saria, eta Elene Indok Karkararena. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!