San Nikolas Jaiak

3x3 Saskibaloi Festa Solidarioko ordutegiak, ikusgai

Aitziber Arzallus 2022ko abe. 8a, 08:19
2018ko 3x3 Saskibaloi Txapelketa, Karela Kiroldegian.

Parte-hartzaileek taulan ikus dezakete zein talderen aurka arituko diren.

Gaur jokatuko da sanikolasetako 3x3 Saskibaloi Festa Solidarioa Orioko Herri Ikastolak eta ZASTek antolatuta. Guztia prest dute antolatzaileek, eta ordutegi bat jarri dute parte-hartzaileen eskura, talde bakoitzak jakin dezan zein ordutan izango duen partida.

Bestalde, aurtengo 3x3 txapelketa solidarioa izango denez, material bilketa ere egingo dute. Hala, jokalari bakoitzak izena ematerakoan bi euroko ekarpena egin du, eta horrez gain, festa egunean bertan egingo den bilketarako zerbait ekartzeko konpromisoa hartu du. Herritarron Harrera Sarera bideratuko da egitasmoan biltzen den materiala, eta antolatzaileek jaso nahi den materialaren zerrenda egin dute:

Gizonezkoen arropa: galtzak, sudaderak, txaketak, legginsak, txapelak, eskularruak, kamiseta termikoak, kirola egiteko arropa, oinetakoak (kalerako, futbolerako zein kirola egiteko), gerrikoak eta galtzerdiak

Lotarako beharrezko materiala: lo zakuak, esterilak,  mantak eta kanpin dendak.

Gailu teknologikoak: mugikorrak, kargagailuak eta aurikularrak.

Bestelakoak: kargartu litezken linternak, karterak, kanping gasak eta azazkalak moztekoak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!