San Nikolas Jaiak

Ikusmina sortu du sanikolasetako esku pilota jaialdiak

Aitziber Arzallus 2022ko abe. 9a, 13:36

Leporaino bete dira udal pilotalekuko harmailak, eta gozatua hartu dute ikusleek, estuak izan baitira nagusien mailako lagunarteko bi partidak. Imanol Ibargurenen I. Memorialeko txapela, berriz, Villabonako Iparragirre-Otaegi bikoteak jantzi du, Ansola-Bidezabal bikote azpeitiarra 18 eta 8 mendean hartu ostean.

Bi urte ziren sanikolasetako esku pilota jaialdirik egiten ez zutela, eta jendea gogotsu zegoen. Atzo arratsaldean egin zuten jaialdia Ospele Orioko pilota elkarteak antolatuta, eta udal pilotalekuko harmailak leporaino bete ziren.

17:00etan ekin zioten jaialdiari, eta aurrena, Imanol Ibargurenen I. Memorialaren finala lehiatu zuten infantil mailako Ansola-Bidezabal eta Iparragirre-Otaegi bikoteek. Iparragirre-Otaegi bikote villabonarrak 18 eta 8 irabazi zion Ansola-Bidezabal bikote azpeitiarrari. Horren ostean, nagusien mailako lagunarteko bi partida izan ziren: lehenengoan, Salaberria eta Albenizek 22 eta 14 irabazi zieten Odriozola eta Alonsori; eta bigarrengoan, Orbegozo eta Erasunek 22 eta 20 Arteaga II eta Aranalderi.

Partida eta partida artean Imanol Ibarguren oroitzeko tartea ere hartu zuten, eta omenaldi hunkigarria egin zioten, familiakoak bertan zirela.

Imanol Ibargurenen I. Memorialaren finala

🔴 Ansola-Bidezabal (Azpeitiko Ilunpe) 8
🔵 Iparragirre-Otaegi (Villabonako Behar Zana) 18

Nagusien mailako lagunartekoa

🔴 Salaberria (Hernani)-Albeniz (Ospele) 22
🔵 Odriozola-Alonso (Zestuako Abantzu) 14

Nagusien mailako lagunartekoa

🔴 Arteaga II (Behar Zana)-Aranalde (Ospele) 20
🔵 Orbegozo (Ospele)- Erasun (Behar Zana) 22

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!