'Ongizate emozionala eta autozainketa' ikastaroa antolatu dute bigarren urtez jarraian

Aitziber Arzallus 2022ko abe. 14a, 10:00

Saioa Garmendiak gidatuko du ikastaroa, eta urte guztiko iraupena izango du, udan etenaldia eginda. Hilean bi saio egingo dituzte, astearteetan, 18:00etatik 20:00etara, Salatxo aretoan. Leku mugatuak egongo dira, eta abenduaren 23a izango da izena emateko azken eguna.

Orioko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako sailak Ongizate emozionala eta autozainketa ikastaroa antolatu du datorren urterako, urtarriletik abendura. Ikastaroa Saioa Garmendiak gidatuko du; 20 urteko esperientzia du zaintzaile lanetan eta aditua da ongizate emozionalean. Ikastaroaren helburua da norbere autoestimua hobetzeko eta barruko korapiloak askatzeko tresnak eskaintzea, ongizate emozionala lortzeko.

Urtarrilaren 17an abiatuko dituzte saioak, eta urte guztiko iraupena izango du ikastaroak, udan etenaldia eginda. Hilean bi saio egingo dituzte, astearteetan, 18:00etatik 20:00etara, Salatxo aretoan. Leku mugatuak egongo dira, eta abenduaren 23a izango da izena emateko azken eguna. Interesatuek gizartebulegoa@orio.eus helbidera idatzi behar dute, eta informazio gehiago behar izanez gero, telefonoz deitzeko aukera ere badago honako zenbakira: 943 83 03 46 (luzapena 6).

Orioko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako sailak Ongizate emozionala eta autozainketa ikastaroa antolatzen duen bigarren urtea izango da. Aurten, Arrauntxen egin dituzte saioak, eta KARKARA haietako batean izan zen eta Garmendiarekin ez ezik, parte hartzaileetako batzuekin ere hitz egin zuen ikastaroaren nondik norakoez. Apirileko KARKARA aldizkarian argitaratutako erreportajea da honakoa.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!