Juan Priederen hilketan parte hartu izana onartu du Asier Ezeizak bere aurka gaur hasi den epaiketan

Onintza Lete Arrieta 2022ko abe. 19a, 19:32
Artxiboko irudian, Juan Priede omentzen Orioko hilerrian iaz.

Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaiketak bihar jarraituko du, eta epai zain geldituko da kasua. Efe agentziak jakinarazi duenez, fiskaltzak 28 urteko kartzela zigor eskaeratik 19 urtera jaitsi du eskaera, hilketan konplizea izan zela argudiatuta. ETAk 2002an tiroz hil zuen Orioko Udaleko PSE-EEko zinegotzia, 69 urte zituenean, Gure Txoko tabernan.

Efe agentziak jakinarazi duenez, Asier Ezeizak onartu egin du Juan Priede oriotarraren hilketan parte hartu izana. Priede PSE-EEko zinegotzia zen Orioko Udalean, eta ETAk tiroz hil zuen 2002an Gure Txoko tabernan. 69 urte zituen.

Espainiako Auzitegi Nazionalean gaur hasi da Ezeizaren kontrako epaiketa, eta Eferen arabera, horrek onartu egin du Priederen hilketan parte hartu izana. Epaiketak bihar jarraituko du, eta sententzia zain geldituko da kasua.

Fiskaltzak 19 urteko kartzela zigorra eskatu du Ezeizarentzat. Hasiera batean 28 urteko zigorra eskatu zuen, baina eskaera jaitsi du, hilketan konplizea izan zela argudiatuta. Priede zelatatu eta hari buruzko informazioa biltzea eta hilketaren egileak autoz leku batetik bestera eramatea egotzi diote.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!