Patrikako egutegia eta Uemaren berripapera etxe guztietara banatuko ditu egunotan Orioko Udalak

Onintza Lete Arrieta 2022ko abe. 21a, 10:14
Orioko Udalak argitaratu duen patrikako egutegia. (Orioko Udala)

Urtero bezala, tamaina txikiko egutegia banatuko du udalak herriko postontzietara. 3.000 ale argitaratu dituela jakinarazi du, eta diru-zorroan kabitzeko modukoa dela. Etxe bakoitzeko bat banatuko du, baina norbaitek ale gehiago nahiko balitu, udaletxean edo Kultur Etxean eska ditzake.

Urtero bezala, aurten ere patrikako egutegiak argitaratu ditu Orioko Udalak. 3.000 ale dira, eta etxe guztietako postontzietan utziko du ale bana datozen egunetan. Egutegiaren ondoan, hainbat zerbitzutako telefono zenbakiak aurkituko dituzte herritarrek, ohi bezala.

Etxe bakoitzeko ale bana utziko denez, norbaitek ale gehiago nahiko balitu, horiek udaletxean edo Kultur Etxean eska ditzakeela jakinarazi du udalak.

Egutegiaz gain, Uemaren abenduko berripapera ere etxe guztietara banatuko du udalak. Zortzi orrialdeko berripapera dela azaldu du udalak, eta mankomunitatea osatzen duten herri guztietan banatuko dela; "guztira, 100.000 aletik gora banatuko dira Euskal Herriko txokorik euskaldunenetan".

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!