Elkarrekin Podemosek aingira berreskuratzeko neurriak hartzeko eskatuko du Gipuzkoako Batzar Nagusietan

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2023ko urt. 10a, 15:07
Angulak arrantzatzeko motorrak Oria ibaian.(Aiora Larrañaga)

Gipuzkoako Elkarrekin Podemosek angularen interpretazio zentroa sortzeko proposamena aurkeztu du, eta Euskal Autonomia Erkidegoan aingira europarra berreskuratzeko kudeaketa plana onartzearen garrantzia defendatuko du.

Angularen arrantzaren debekuak hautsak harrotu ditu, eta Gipuzkoako Elkarrekin Podemosek ebazpen-proposamen bat erregistratu du angularen interpretazio zentroa sortzeko azterlana egiteko eskatuz. Izan ere, koalizioarentzat garrantzitsua da mendetan zehar belaunaldiz belaunaldi transmititu den angularen arrantza ezagutaraztea. Interpretazio zentroan bilduko litzateke Gipuzkoako itsasadarren eta estuarioen inguruko informazioa eta aingiraren ziklo biologikoari buruzko erakusketa iraunkorra, baita angula arrantza tradizionalean arrantza egiteko modua eta erabiltzen dituzten tresnak ere.

Horrez gain, bihar egingo den Gipuzkoako Batzar Nagusietako osoko bilkuran, Euskal Autonomia Erkidegoan aingira europarra berreskuratzeko kudeaketa plana defendatuko dutela ere adierazi du Elkarrekin Podemosek ohar bidez. "Eusko Jaurlaritzako Arrantza Sailak sortutako neurria da, angulazaleekin eta gaian adituak diren zientzialariekin elkarlanean landua, baina ez du Gipuzkoako Foru Aldundian agintzen duten alderdien babesik".

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!