Guztira, 4.000 euro bildu ditu Ikastolak ekintza solidarioen bidez

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko urt. 16a, 09:50
San Nikolas Jaietan 3x3 Txapelketa Solidarioa antolatu zuten.

Gabon Egunean, plazan antolatu zuten tonbolan 3.618,52 euroen bildu zituzten ikasleek, eta horren erdia Ruandara bidali dute.

Orioko San Nikolas Jaietan eta Gabonen bueltan elkartasun ekintzak antolatu zituen Orioko Herri Ikastolak, eta jakinarazi du, guztira, 4.000 euro inguru bildu dituela. "Herriko gazteei baloreak transmititzeko eta herriko eragile aktibo izateko nahiak bultzatuta, Orioko Herri Ikastolatik ahal dugun guztietan antolatzen dugu ekintzaren bat herriko jaietan", azaldu dute. Hala, San Nikolas jaietan, 3x3 Saskibaloi Txapelketa Solidarioa egin zuten, eta 446 euro eskuratu zituzten; bildutako guztia elikagaien bankura bideratu dute.
Gabon Egunean, bestalde, ohiturari jarraituz, DBH 4. mailako ikasleek antolatuta, tonbola egin zuten plazan. "Herrian giro aparta sortzeaz gain, 3.618,52 euroen bildu genituen, eta horren erdia Ruandara bidali da". Gainontzekoa, ikasleek ikasketa bidaia diruz laguntzera bideratuko dute.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!