Hondartzako eskoileraren sarbildea itxi egingo dute aste honetan, arrisku mailak hala eskatzen duenean

Karkara 2023ko urt. 16a, 13:51
Eskoilera itxita. Artxiboko argazkia.

Euria, haizea eta olatuak direla eta, Euskalmetek alerta laranja ezarri du gaurko eta biharko.

Negua sartu da bat-batean, eta euria, haizea eta olatuak direla-eta, alerta laranja ezarri du Euskalmetek euskal kostaldean gaurko eta biharko; aste osoan zehar, eguraldi txarra egingo duela ere iragarri du Euskal Metereologia Agentziak. Hala, udaltzainek emandako gomendioak eta ezarritako babes neurriak errespetatzeko eskatu die Orioko Udalak herritarrei. Oriotarren segurtasuna zaintzeko, esaterako, hondartzako eskoileraren sarbidea itxi egingo du Udalak, tarteka, astean zehar, ezarritako alerta eta arrisku mailaren arabera.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!