Orio eta Usurbil arteko tren zerbitzua martxan da berriz

Karkara 2023ko urt. 17a, 08:25
Aia-Orio tren geltokia.

Goizean, Orio eta Usurbil artean zuhaitz bat erori da trenbidera, eguraldi txarraren ondorioz, eta eten egin dute Orio eta Usurbil arteko tren zerbitzua.

Tren zerbitzua etenda egon da goizean, Orio eta Usurbil artean, baina berriz ere bere onera bueltatu dela jakinarazi dute arduradunek. Izan ere, goizean, zuhaitz bat erori da trenbidera, eta Euskotrenek autobus zerbitzua eskaini du lehen orduetan, zuhaitza trenbidetik kendu bitartean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!