Urteko lehen hiruhilekorako kultur egitaraua aurkeztu du Orioko Udalak

Andrea Zipitria 2023ko urt. 19a, 13:37
Ekain pailazoak Aho bete hortz ikuskizuna eskainiko du otsailaren 17an, kultur etxean. (Iban Izagirre/Keizpe Estudioa)

Hamazazpi ekitaldi biltzen ditu neguko kultur prograazioak: ipuin-kontaketak, antzerkia, erakusketak, hitzaldiak, kontzertuak, ikuskizunak... Ekitaldietarako sarrerak eta gonbidapenak, beti bezala, astebete lehenago jarriko dituzte eskuragai kultur etxean.

Urteko lehen hiruhilekoan Orion izango den kultur eskaintzaren berri eman du Orioko Udalak, eta jakinarazi dute esku-orri bat prestatu duela eta herriko etxe guztietara banatuko duela datozen egunetan.

Urtarrilaren 22an hasi eta martxoaren 31ra bitartean luzatuko da neguko kultur egitaraua, eta adin guztietako herritarrei zuzendutako hamazazpi ekitaldi biltzen ditu: ipuin-kontaketak, antzerkia, erakusketak, hitzaldiak, kontzertuak, ikuskizunak... Ekitaldietarako sarrerak eta gonbidapenak, beti bezala, astebete lehenago jarriko dituzte eskuragai kultur etxean.

Egitaraua osorik:

Urtarrila
  • Urtarrilaren 22an, igandea, 18:30ean kultur etxean: Ainarak dokumentalaren proiekzioa eta Anne Etchegoyenen kontzertua. Sarrerak bost euroan.
  • Urtarrilaren 23an, astelehena, 18:00etan kultur etxean: Miriam Mendoza ipuin-kontalaria (3-6 urte arteko haurrentzat).
  • Urtarrilaren 25etik otsailaren 9ra: Kirolaz haratago erakusketa, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak antolatuta. Kultur etxean, hango ordutegian.
Otsaila
  • Otsailaren 1ean, asteazkena, 17:30ean kultur etxean: Kirolaz haratago erakusketari lotutako hitzaldia, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioaren eskutik.
  • Otsailaren 3an, ostirala, 17:00etan kiroldegian: Peru krokodiloa ikuskizuna, Kantu Koloreren eskutik, Orioko Herri Ikastolak antolatuta.
  • Otsailaren 4an, larunbata, 18:00etan ikastolatik hasita: Santa Eskea, Orioko Herri Ikastolak eta Errikotxiak antolatuta.
  • Otsailak 11n, larunbata, 19:00etan kultur etxean: Eresia antzezlana, Oier Zuñigaren eskutik. Sarrerak salgai bost eurotan.
  • Otsailaren 17an, ostirala, 18:00etan kultur etxean: Aho bete hortz ikuskizuna, Ekain pailazoaren eskutik. Sarrera bi euro.
  • Otsailaren 18an, larunbata: Inauteriak.
  • Otsailaren 20an, astelehena, 18:00etan kultur etxean: Miriam Mendoza ipuin-kontalaria (3-6 urte arteko haurrentzat).
  • Otsailaren 25ean, larunbata, 18:00etan kultur etxean: Euskadiko Musikari Gazteen Lehiaketako partaideen kontzertua. Danbolin Musika Eskolak antolatuta.
Martxoa
  • Martxoaren 12an, igandea, 17:30ean kiroldegian: Danbolin Musika Eskolako ikasleen dantza-emanaldia.
  • Martxoaren 18an, osteguna, 19:00etan kultur etxean: Sex Sua musikala, Andoni Mutiloaren eskutik. Sarrerak salgai bi eurotan.
  • Martxoaren 19an, igandea, kiroldegian: Gipuzkoa Dance Contest, WMDEren eskutik.
  • Martxoaren 20an, astelehena, 18:00etan, kultur etxean: Miriam Mendoza ipuin-kontalaria (3-6 urte arteko haurrentzat).
  • Martxoaren 27tik 31ra, kultur etxean: Danbolin Musika Eskolako ikasleen kontzertuak.
  • Martxoaren 31n, ostirala, 19:00etan, Herriko plazan: Danbolin Musika Eskolako eta Lezoko banden kontzertua.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!