Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Distantzia Luzeko Txapelketan parte hartuko du Orio Arraunketa Elkarteak

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko urt. 20a, 15:34
Orio Arraunketa Elkarteko nesken zortzikoa arraunean. (Joxemari Olasagasti)

Hasiera batean, larunbaterako aurreikusita bazegoen ere, eguraldi txarra iragarrita dagoenez, igandera pasa dute. Hala, hilaren 22an, igandearekin, jokatuko da txapelketa, Bidasoa ibaiaren estropada eremuan.

Igandean, 14:00etan hasita, Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Distantzia Luzeko Txapelketa jokatuko da Bidasoa ibaian, eta Orio Arraun Elkarteko arraunlariak bertan izango dira. Gipuzkoako Arraunketa Federazioak antolatu du hitzordua, Santiagotarrak elkartearen laguntzarekin, eta infantil, kadete, jubenil, absolutu eta beterano mailak hartuko ditu txapelketak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!