Errei bat itxiko dute gauez, datozen hiru egunetan, Anibarko portuko parean

Andrea Zipitria 2023ko urt. 23a, 12:33
N-634 errepidean errei bat itxiko dute, Anibarko Portuan.

N-634 errepideko errei bat itxiko dute, Anibarko portu parean, asteartetik ostegunera, iluntzeko 20:00etatik goizeko 06:00ak arte. Ordu horietan, autoen pasaera semaforo bidez kontrolatuko da, eta ibilgailuek txandaka pasatu beharko dute.

Datozen hiru egunetan errei bat itxiko dute N634 errepidean, Anibarko Portuko parea, lanak egiteko: Hain zuzen ere, urtarrilaren 24, 25 eta 26an. Mozketa, iluntzeko 20:00etatik goizeko 06:00ak arte egingo da hiru egunetan. Autoen pasaera semaforo bidez kontrolatuko da, eta ibilgailuek txandaka pasatu beharko dute ordu horietan. Udaletik azaldu dutenez, "trafikoan ahalik eta eragin txikiena" izateko erabaki da egin beharreko lanak, gauez egitea.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!