Dronarekin ateratako argazkien inguruko erakusketa jarri du Iban Egigurenek, Salatxon

Andrea Zipitria 2023ko urt. 23a, 11:21
Iban Egiguren argazkilariaren irudietako batzuk, Salatxon.

Zerutik ateratako argazkiak, otsailaren amaiera arte ikusi ahal izango dira, Salatxo tabernan. Iban Egiguren argazkilariak ateratakoak dira guztiak; horietako bi Orioko paisaiak dira, bat Zarauzkoa eta bestea, Zamoran aterakoa.

Iban Egiguren argazkilari oriotarrak, dronearekin ateratako panoramikekin osatutako irudiak jarri ditu ikusgai Salatxo tabernan eta han izango dira otsailaren amaiera bitartean. Guztira, zerutik ateratako lau piezek osatzen dute argazki erakusketa; horietatik bi Orioko paisaiak dira, bat Zarauzkoa eta azkena, Zamoran aterakoa.

Egigurenek azaldu duenez, oraingo honetan "teknologia berriek ematen digutenaz ikasiaz eta erabiliaz" atera ditu argazkiak. Izan ere, "teknologia aurrera doan bezala gure ofizioa ere birziklapen konstantean dago eta guk ere bertan  jarraitu nahi badugu, ikasketa konstantean egon behar dugu".

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!