Herriko 23 gazte errefortzu-eskolak ari dira jasotzen, euskara maila indartzeko

Andrea Zipitria 2023ko urt. 23a, 16:45
Hainbat haur errefortzu-eskolan.

Aurten, bi ikastetxeetako 23 ikaslek eman dute izena. Urtarrilean hasi zituzten eskolak, eta apirila bukaera arte jardungo dute. Hirugarren urtez jarraian antolatu ditu Udalak errefortzu-eskolak, ikasturtean zehar.

Udaleko Euskara batzordeak antolatuta, errefortzu-eskolak jarri dira abian aurten ere. Horien asmoa da, ikasle etorri berrien euskara-maila hobetzea. Aurten bi ikastetxeetako 23 haurrek eman dute izena eta lau taldetan banatuta daude ikasleak, adinaren eta mailaren arabera: bi taldek ikastetxean bertan hartzen dituzte eskolak, eguerdian (bat Zaragueta eskolan eta bestea Ikastolan), eta beste biek Euskaltegian, arratsaldez. Urtarrilaren 16an hasi zituzten saioak, eta apirilaren bukaera arte luzatuko dira.

Hirugarren urtea da Udalak errefortzu-eskola hauek antolatzen dituela ikasturtean zehar. Aurretik, udan bakarrik eskaintzen zituen, baina ikastetxeek balorazio ona eginda, urte osora zabaltzea erabaki zuten.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!