Orioko hainbat gunek argiztapen berria dute

Herriko puntu beltzak argiztatzeko hobekuntza lanak egiten ari da Orioko Udala, eta horren baitan jarri du lehen argi multzoa.

Azken egunetan, iluntzean, Muntoko pasealekutik barrena hondartza aldera oinez edo korrika joan direnek aldaketa antzeman dute. Izan ere, lehen, iluntzen zuenean, ibilbideko hainbat gune nahiko ilun geratzen ziren, eta azken egunetan, berriz, askoz argi gehiago nabari da. Herriko puntu beltzak argiztatzeko hobekuntza lanak egiten ari da Orioko Udala, eta horren baitan jarri du lehen argi multzoa, besteak beste, tirolinako eta hondartzako parkeetan eta skate parkean. Hala ere, jarrita dauden argien orientazioa finkatzea falta dela zehaztu dute, eguraldi txarra dela-eta ezin izan delako lan hori behar den bezala egin. Laster hasiko dira bigarren argi multzoa jartzen.

Argi guztiak jartzen dituztenean, lanen inguruko xehetasun gehiago emango ditu Orioko Udalak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!