Aurkeztu daitezke lanak eskola-umeen literatur eta marrazki lehiaketan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko urt. 25a, 13:51
2022eko eskola-umeen literatur eta marrazki lehiaketako saridunak. (Orioko Udala)

Orion bizi edo ikasten duten ikasleei zuzenduta dago lehiaketa, eta hiru modalitate zehaztu dituzte: marrazkia, ipuina eta  olerkia. Lanak aurkezteko epea martxoaren 24ean itxiko da.

Eskola umeei zuzendutako literatur eta marrazki lehiaketa antolatzen du Orioko Udalak urtero, eta zabaldu dute 36. edizioan parte hartzeko epea. Lehen Hezkuntzako 3. maila eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 4. maila arteko haur eta gazteek parte hartu dezake, eta lanak aurkezteko azken eguna martxoaren 24a dela jakinarazi dute.

Orion bizi edo ikasten duten ikasleei zuzenduta dago lehiaketa, eta hiru modalitate zehaztu dituzte: marrazkia, ipuina eta  olerkia. Horietako bakoitzean zortzi maila desberdindu dituzte, eta lan saridunak liburuxka batean argitaratuko ditu Orioko Udalak. Ipuinen eta olerkien kasuan, maila bakoitzeko bi lanik onenak argitaratuko ditu, eta marrazkien kategorian, aldiz, lau marrazkirik onenak. Aukeratutako lanek saritxo bat ere izango dute.

Lehiaketan parte-hartzea boluntarioa izan behar duela nabarmendu du Orioko Udalak lehiaketako oinarrietan. Hau da, irakasleek animatu egingo dituzte ikasleak parte hartzera, baina ez dituztela behartu behar zehaztu dute Euskara batzordetik. Zaragueta Herri Eskolako eta Orioko Herri Ikastolako zuzendaritzetan edo Orioko Udaleko Euskara zerbitzuak aurkeztu ditzakete lanak haur eta gazteek.

Ikusi lehiaketaren oinarriak Orioko Udalaren atarian.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!