‘Eresia’ antzezlana Orion izango da otsailaren 11n

'Eresia' izenburua du ikuskizunak.

Udalbiltzaren 'Geuretik sortuak' egitasmoan Oier Zuriñagak ondutako 'Eresia' antzezlana izango da Orion, otsailaren 11n, 19:00etan, kultur etxeko areto nagusian. Emanaldirako sarrerak, bihar jarriko dituzte salgai.

Udalbiltzaren Geuretik sortuak egitasmoari esker, Oier Zuñigak ondutako Eresia antzezlana Oriora iritsiko da otsailaren 11n. Antzezlana kultur etxeko aretoan taularatuko dute, aipatutako egunean, 19:00etan. Ikuskizunak dolua du abiapuntu, eta heriotzak dakarren minari buruz dihardu; sortzaileak gaur egungo errituen irakurketa desberdin bat proposatzen du. Hiru lagun ariko dira oholtza gainean: Zuñiga bera, Belen Cruz eta Eneko Gil. 

 

Emanaldirako sarrerak bihar jarriko dituzte salgai, bai kultur etxean eta baita online ere, 5 euroan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!