Bihar Hondarribian eta Portugaleten lehiatuko dira oriotarrak aulki mugikorrean

Gizonezkoak aulki mugikorrean. (Joxemari Olasagasti)

Hondarribian (Gipuzkoa) Euskadiko Iraupen Txapelketa jokatuko dute hamalau elkartek, eta Oriok 27 ontzi eta 76 arraunlari apuntatu ditu. Portugaleten (Bizkaia), berriz, Portugaleteko XI.Traineru Jaitsiera Bandera jokatuko dute maila guztietako 50 traineruk, tartean Orioko emakumezkoen traineruak.

Bihar, igandea, aulki mugikorreko hitzordu garrantzitsuak jokatuko dituzte Orio Arraunketa Elkarteko dozenaka arraunlarik. Batetik, 09:00etan hasita, Hondarribian (Gipuzkoa) Euskadiko Iraupen Txapelketa jokatuko dute hamalau elkartek, eta bertan izango dira oriotarrak. 27 ontzi eta 76 arraunlari apuntatu dituzte hitzordu horretara.

Eguerdi partean, berriz, Portugaleten (Bizkaia) da hitzordua, Portugaleteko XI.Traineru Jaitsiera Bandera jokatuko baitute bertan maila guztietako 50 traineruk, tartean Orioko emakumezkoen traineruak. Guztira emakumezkoen hamabost traineru lehiatuko dira bertan, tartean zarauztarrak eta zumaiarrak. 12:57an dute irteera ordua oriotarrek.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!