Santa Ageda bezperako doinuek eta bertsoek hartuko dituzte Orioko kaleak larunbat honetan

Onintza Lete Arrieta 2023ko urt. 31a, 13:40
Artxiboko irudian, oriotarrak santa-eskean.

Santa-eskea antolatu dute Orioko Herri Ikastolak eta Errikotxia bertso eskolak larunbat arratsalderako, eta herritarrak ekitaldian parte hartzera deitu dituzte. Ikastolan hasi eta plazan amaituko da santa-eskea, eta ibilbidean geldialdiak non egingo dituzten jakinarazi dute.

Badator Santa Ageda bezpera, eta ohi bezala, santa-eskean ibiliko dira kalez kale Errikotxia bertso eskolako kideak. Orioko Herri Ikastolarekin batera antolatu dute ekitaldia, eta hala, Ikastola aurretik bertatik abiatuko dira makilak eskuetan kantuan, 18:00etan.

Hainbat geldialdi egingo dituzte partaideek ibilbidean zehar, bertsoak kantatuz: Arkaitz tabernaren parean egingo dute aurrenekoa; Eusko Gudari kaletik Kultur Etxera joango dira; Eusko Gudari kaletik, Sarasua tabernako kantoira; Danbolin Musika Eskolara; Pilliku plazara; Ibai Ondotik, Plaza Gorrira; Endaia plazatik, Kutixi kafetegiaren aurrera; amaiera, 19:00 aldera, herriko plazan izango da.

Herritarrak animatu dituzte baserritarrez jantzi eta bertan parte hartzera.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!