Gregorio Eskudero presoaren dispertsio egoera salatzeko manifestazioa deitu dute larunbaterako

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2023ko urt. 31a, 15:17
Gregori Eskudera presoaren dispertsio egoera salatuko dute larunbateko manifestazioan. (Aiora Larrañaga Solaberrieta)

12:30ean irtengo da manifestazioa Orioko plazatik eta herria zeharkatuko du, "eskubide urraketa guztiei amaiera emateko eta dispertsio egoera honekin amaitzeko" eskatuz. 

Gregorio Eskudero presoaren dispertsio egoera salatzeko, manifestazioa deitu du Sarek otsailaren 4rako, datorren larunbaterako. Izan ere, Eskudero da Euskal Herriratu gabeko eskualdeko preso bakarra, eta "oriotarrak beste hamabi presorekin batera bizi duen dispertsio egoera salatu eta azken hilabete hauetan euskal presoen gerturatze prozesuak izan duen etenak sortzen duen kezka plazaratzeko" bilduko dira datorren larunbatean, Urrunketarik ez, Gregorio etxera! lelopean. Orioko plazatik irtengo da manifestazioa 12:30ean, eta herria zeharkatuko du, "eskubide urraketa guztiei amaiera emateko eta dispertsio egoera honekin amaitzeko" eskatuz.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!