Lazo bat osatuko dute bihar Orioko plazan, Minbiziaren Aurkako Eguna dela eta

Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak lazo bat irudikatuko du herriko plazan, bihar, 13:00etan.

Minbiziaren aurkako Nazioarteko Eguna izango da bihar. Hori ospatu nahi du Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak, Orion. Lazo bat irudikatzea da asmoa, bihar, 13:00etan, herriko plazan.

Minbiziaren aurkako elkarteak herritarrak animatu nahi ditu bertan parte hartzera.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!