'Ixilik nahi gaituztenean, Mari' filma proiektatuko dute gaur, Etxeluzen

Andrea Zipitria 2023ko ots. 5a, 12:00

Hitzordua 18:00etan jarri du Etxeluze gaztetxeak. 'Ixilik nahi gaituztenean, Mari' filma, Oñatiko gaztetxeak sortu du, eta 45 minutuko fikziozko filma da.

Etxeluze gaztetxeak film emanaldia antolatu du gaurko. Bertaratzen diren herritarrek, Ixilik nahi gaituzte, Mari filma ikusteko aukera edukiko dute. Proiekzioa, 18:00etan hasiko da.

Ixilik nahi gaituztenean, Mari Antixenako (Oñati) gaztetxeak ekoiztutako 45 minutuko fikziozko filma da eta helburu du, 80.hamarkadatik hona gaztetxe eta asanblada kide orok merezi duen aitortza egitea.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!