Zuhaitzak auzolanean landatuko ditu Herrio natur taldeak larunbat honetan

Andrea Zipitria 2023ko ots. 6a, 09:18
Bertako zuhaitzak landatuko dituzte Orion, Herrio natur taldeak antolatuta. (Baleike)

Goizean egingo dute landaketa, eta herritarrak parte hartzera animatu dituzte. Herriko plazan elkartuko dira eta, lanak bukatu ondoren, hamaiketakoa izango da.

Bertako zuhaitzak landatzeko auzolana antolatu du Herrio natur taldeak larunbat honetarako. Herrian zehar egingo dituzte lanak; hala, 10:00etan jarri dute hitzordua, herriko plazan. Bertan, taldeetan banatuko dira, eta herriko hainbat puntutan egingo dute landaketa.

Azken zuhaitzak, berriz, ekimenean parte hartuko duten guztien artean landatzea da asmoa. 

Herrio natur taldeak ekimenean parte hartzeko gonbidapena luzatu die herritar guztiei. Era berean, eskatu dute norberak etxetik eraman ditzala bizikletak eta guraizeak.

Bukatzean, hamaiketakoa izango da.

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!