Eros daitezke Ekain pailazoak Orion eskainiko duen saiorako sarrerak

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko ots. 6a, 14:11
Ekain pailazoak 'Aho bete hortz' ikuskizuna eskainiko du otsailaren 17an, kultur etxean. (Iban Izagirre/Keizpe Estudioa)

Ekain pailazoaren Aho bete hortz ikuskizuna otsailaren 17an izango da Orioko Kultur Etxean. Sarrerak 2 euroan eskuratu daitezke online zein kultur etxean bertan.

Ekain pailazoak Aho bete hortz emanaldia aurkeztuko du otsailaren 17an, ostiralarekin, 18:00etan hasita, Orioko Kultur Etxean, eta saiorako sarrerak salgai jarri dituzte dagoeneko. Pailazo eta malabarista azpeitiarrak hainbat ikuskizun aurkeztu ditu Euskal Herriko oholtzetan, eta udan Gure Zirkuan ere aritu zen. Orioko saioan, bi urtetik gorako haurrei zuzendutako ikuskizuna eskainiko du.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!