Ondasun Higiezinen Zergari dagozkion hobariak eskatzeko epea ireki du Orioko Udalak

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko ots. 7a, 12:43
Orioko udaletxea.

Ondasun Higiezinen Zergari dagozkion bi hobari-mota eskatzeko aukera izango da aurten: bat, orain arte ere aplikatzen zena, familia ugarientzat; eta bestea, berria, energia berriztagarriko sistema homologatuak instalatuak dituzten ondasun higiezinetarako.

Orioko Udalak Ondasun Higiezinen Zergari dagozkion hobariak eskatzeko epea zabaldu du. Hala, jakinarazi du aurten bi hobari mota egongo direla; bata, familia ugarientzat, eta bestea, energia berriztagarriko sistema homologatuak instalatuta dituzten ondasunen higiezinetarako.

Eskatutako ezaugarriak betetzen dituzten herritarrek otsailaren 28a bitartean izango dute hobariak eskatzeko epea. Horretarako, udalak bere webgunean eskuragarri jarri dituen eskaera ereduak deskargatu, bete eta udaletxean aurkeztu behar dira. Horrez gain, bertan zehaztu dituzte hobariak eskatu ahal izateko bete beharreko baldintzak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!