Pilates eta ariketa hipopresiboen inguruko hitzaldia antolatu du Zainbizi elkarteak

Andrea Zipitria 2023ko ots. 7a, 16:00
Zainbiziko hitzaldietako bat.

Noelia Gaona pilates eta ariketa hipopresiboen inguruko adituak eskainiko du hitzaldia, ostiral honetan. Zainbizi elkartearen egoitzan izango da.

Noelia Gaona pilates eta ariketa hipopresiboen adituak hitzaldia emango du hilaren 10ean, ostiralarekin, Zainbizi elkartearen egoitzan (Antxiola, 15). Yoga eta ariketa hipopresiboen inguruko onurak izango ditu hizpide, 19:00etan hasiko den saioak.

Zainbizi elkarteak antolatu du hitzaldia eta sarrera librea izango dela jakinarazi dute.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!