Orio Arraunketa Elkarteak batzar nagusia egingo du ostiralean

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko ots. 22a, 09:45
Orio Arraun Elkartearen 2022ko batzar nagusia. (Orio Arraunketa Elkartea)

Kultur Etxean egingo du arraun elkarteak bazkideen batzarra, eta, besteak beste, 2022ko emaitzen balorazioa, iazko denboraldiko balantze ekonomikoa eta aurtengo aurrekontua aurkeztuko ditu zuzendaritzak.

Orio Arraunketa Elkarteak ohiko batzar orokorra egingo du ostiralean, Orioko Kultur Etxeko areto nagusian. 18:00etarako egin dute lehen deialdia, eta 18:30erako bigarrena. Batzarrean honako gaiak jorratuko dituzte:

Gai zerrenda

1.- Azken batzarreko aktaren irakurketa, eta horrela onartzen bada, onespena.

2.- 2022 denboraldia. Arraunketa emaitzak.

3.- Ekonomia. 2022ko balantze ekonomikoa.

4.- Ekonomia. 2023ko aurrekontua.

5.- Galdera-eskariak

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!