Haurren artean irakurzaletasuna sustatzeko, irakurle-kluba sortu nahi dute Orion

Andrea Zipitria 2023ko ots. 8a, 15:56
Orioko udal liburutegia.

Orioko guraso eta irakasleei zuzendutako egitasmoa izango da eta parte hartzen dutenek aukera izango dute haurrei eta gazteei zuzendutako literaturaz gogoeta egiteko. Irakurle-kluba aurkezte aldera, hitzaldi irekia antolatu dute. Otsailaren 14an izango da. 

Haur eta gazteen irakurzaletasuna sustatzeko eta euskal literatura ezagutarazi eta maitatzeko asmoz, guraso eta irakasleei zuzendutako irakurle-kluba sortu nahi du Orioko Udalak.

Egitasmoa otsailaren 14an hasiko da eta asmoa da, ekainera arte luzatzea; hamabostean behin bilduko dira astearteetan, 17:30ean. Ordubete edo ordu eta erdi inguruko iraupena izango dute saioek.

Parte hartu nahi dutenek udal-liburutegian eman behar dute izena. Gehienez, 15 laguneko taldea izango da. Dena den, irakurle-klubaren nondik norakoak azaltzeko, hitzaldi ireki bat egingo dute. Otsailaren 14an izango da, kultur etxeko areto nagusian, 17:30ean hasita. Bertan ere eskainiko da aukera izena emateko.

Udaletik aurreratu dutenez, Galtzagorri elkarteko Imanol Merceroren gidatuko du irakurle-kluba.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!