Orioko DBH3ko sei ikasle Laponiara joango dira ingurumen proiektu bat garatzera

Andrea Zipitria 2023ko ots. 13a, 15:51
DBH3ko ikasleak. (Orio Herri Ikastola)

Orio Herri Ikastolako DBH3. mailako ikasleak, samiarrekin ingurumen proiektu bat ari dira lantzen. Hala, Orioko sei ikasle eta bi irakaslek Laponiara bidaiatuko dute maiatzean. 

Orioko Herri Ikastola Erasmus+ programan sartu da aurtengo ikasturtean. Horri esker, DBH3. mailako sei ikasle Laponiara joango dira maiatzean astebetez eta ondoren haiek etorriko dira Oriora. Helburua da modu zientifikoan aztertzea zein izaten ari diren klima aldaketaren ebidentziak bi herrialdeetan. Halaber, fauna eta bertako floraren inguruko azterketa bat egingo dute.

Ingurumen proiektuaren baitan, pasa den larunbatean, hiru ikaslek parte hartu zuten Herrio natur taldeak antolatutako zuhaitzen landaketan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!