Disko festak borobildu zuen egun osoko jaia

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko ots. 19a, 09:29

Haur, gazte zein helduak animatu ziren DJek jarritako musikaren erritmoan dantza egitera.

Atzo, kolorez bete ziren Orioko kaleak, eta mozorro dotoreek hartu zuten herrian. Elektrotxarangarekin kalejira izan zen eguerdian, herri bazkaria ondoren, eta arratsalderako, disko festa izan zen plazan, inauterietako egitarauari amaiera borobila emateko. Hasieran, DJak musika jartzen hasi zirenean, bertaratu zirenei gorputza mugimenduan jartzea pixka bat kostatu bazitzaien ere, segituan animatu ziren haur, gazte zein helduak musikaren erritmoan dantza egitera, eta giro polita sortu zen.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!