EH Bilduk alkategaia eta talde berria aurkeztuko ditu igandean, Arraunetxen

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko ots. 21a, 12:29
Orioko irudia. (EH Bildu)

Aurkezpen ekitaldia 11:30ean izango da Arraunetxeko aretoan.

Igandean, alkategaia eta talde berria aurkeztuko ditu jendaurrean Orioko EH Bilduk; 11:30ean izango da ekitaldia, Arraunetxen. Bertan azken lau urteetan egindako ibilbidea laburtuko dute, eta datozen lau urteetarako asmoak azaldu. "Duela lau urte bide berri bat hasi genuen Orion. Denontzat lekua zegoela eta denok egon behar genuela aldarrikatu genuen, eta, horretan aritu gara, gure lana egiteko modu propioarekin: adostasunak bilatuz, zubiak eraikiz eta herritarrekin elkarlanean Orio eginez", azaldu dute ohar bidez.

Agintaldian zehar izan den elkarlanagatik, eskerrak eman dizkiete herritarrei, eta "bidelagun apartak" izan direla nabarmendu du koalizioak. "Ederra izan da zuekin kezkak, bilerak eta proiektuak partekatzea, baita elkarrekin erabakiak hartzea ere. Momentu onetan eta txarretan elkarren babesa sentitzea". Orain, hasitako bidearekin jarraitzeko gogotsu dago koalizioa.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!