Giro ederra, Sahararen aldeko festan

Mireia Galarza Bastida 2023ko ots. 26a, 18:00

Herriko Plazan izan da ekitaldia, eta bertan elkartu dira dozenaka herritar. 13:00etan, aldiz, ikurrina eta Saharako bandera eskegi dituzte udaletxeko balkoian, eta hainbat herritarrek irrintzia ere bota dute. 

Gaur egin dute Orion Sahararen aldeko festa. Herriko Plazan izan da ekitaldia, eta bertan elkartu dira dozenaka herritar. Haima bat jarri dute, bertan hena marrazkiak eta tea hartu ahal izateko.

Horretaz gain, janaria ere dastatu ahal izan dute herritarrek, besteak beste, kuskusa edo haragi pintxoak. 13:00etan, aldiz, ikurrina eta Saharako bandera eskegi dituzte udaletxeko balkoian, eta hainbat herritarrek irrintzia ere bota dute. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!