Hilaren 11n Etxeluzen izango diren kontzertuetarako azken sarrerak geratzen dira

Andrea Zipitria 2023ko mar. 4a, 08:00

Toundra, Viafara eta Giranice taldeak igoko dira martxoaren 11n, Orioko gaztetxeko oholtzara eta dagoeneko azken sarrerak geratzen dira.

Martxoaren 11n, larunbatarekin, Toundra, Viafara eta Giranice taldeek kontzertua eskainiko dute Etxeluze gaztetxean eta sare sozialen bidez jakinarazi dutenez, azken sarrerak geratzen dira salgai. Txartelak Kolon Txiki tabernan eta interneten daude salgai. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!