Anjel Lertxundi aurtengo Akademia Saria irabazteko azken hautagaien artean dago

Andrea Zipitria 2023ko mar. 3a, 17:00

2022an kaleratutako 'Desertuan behatxuloa' liburuargatik izendatu dute, eta lehen fasea igarota, zabalik da bigarren bozketa. Akademiakideek martxoaren 26a eman beharko dute botoa eta apirilean jakinaraziko dute irabazlea. 

111 Akademiaren Sarirako hautagaien artean dago Anjel Lertxundi idazle oriotarra, 2022an kaleratutako Desertuan behatxuloa liburuarekin. Guztira, 2022. urtean euskal literaturan argitaratutako lanetatik bost izan dira irakurleen libururik gustukoenak: Lertxundiren lanaz gain, Arantxa Urretabizkaiaren Azken etxea, Nerea Ibarzabalen Bar gloria, Aingeru Epaltzaren Erretzaile damutuen konpainia eta Maddi Ane Txoperenaren Ez erran inori

Lehen txandan, bost lanetako batek ere ez du jaso boz guztien % 30 baino gehiago; horregatik, Akademiaren arautegian zehaztutakoari jarraituz, bigarren bozketa txanda egingo dute bost lan horien artean. Akademiakideek martxoaren 26a baino lehen eman beharko dute botoa. Hautagaietako batek bozen %40 jasoko balu, huraxe izendatuko dute saridun, bestela, bi lan bozkatuenak pasatuko dira finalera. Apirilean jakingo da nork irabazten duen 2022ko 111 Akademia Saria.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!