Ikusmin handia sortu du Espainiako Ergometro txapelketak lehen orduetan

Andrea Zipitria 2023ko mar. 4a, 14:40

Orio Arraunketa Elkarteko bi kidek dominak lortu dituzte; hain zuzen, Koxme Burutaran Olaizolak urrezko domina eskuratu du eta Mattin Aguirrezabala Asartak, berriz, zilarrezkoa. 

Espainiar Estatuko harrobietako kirolaririk onenak, nesketan zein mutiletan, Orion elkartu dira. Karela kiroldegiak hartu du Espainiako Ergometro Txapelketa. Antolatzaileek aurreratu bezala, giro eta maila handiarekin, ikuskizuna ziurtatua egon da. 

Ez da gutxiagorako ere, 300 kirolari eta 48 klub baino gehiago elkartu baitira. Gainera, etxean geratu dira bi domina. Izan ere, Koxme Burutaran Olaizolak urrezko domina eskuratu du (06:05,8) mutilen 23 urte azpiko kategorian. Mattin Aguirrezabala Asartak, berriz, zilarrezko domina (04:59,1).

Arratsaldean, 17:00etatik aurrera lehiatuko dira alebinak, infantilak eta talde mistoak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!